Aurrera jarraitzen dute Urola Bizirik natur taldeak antolatutako III. Ingurumen Jardunaldiek. Gaur, ostirala, Javier Arenas azpeitiarrak 2018an ondutako Urola ibaia dokumentala ikusi dute Elkargunean herriko ikastetxeetako ikasleek. Antolatzaileek adierazi dutenez, Floreaga Ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako, Bizilore Eskola Aktiboko eta Azkoitia BHIko 400 ikasle inguru izan dira dokumentala ikusten.
Datorren asteartean jarraituko dute jardunaldiek; izan ere, hilaren 15ean, Berezko basoen ekarpena hitzaldia eskainiko du Joserra Diezek, Azpeitiko Baigeran, 19:00etan. Azaroaren 17an, berriz, Eñaut Agirrek eta Iñaki Sanz-Azkuek Euskara eta natura txirikordatuz hitzaldia eskainiko dute Azkoitiko Elkargunean, 18:30ean.