Urolako Komunikazio Taldea Maxixatzenen bazkideei deika hasi da datu basea eguneratzeko

Erredakzioa 2022ko aza. 11a, 09:57

Errenta aitorpenean hobaria jasotzeko beharrezkoak diren datuak eskatzen ari da Urolako Komunikazio Taldeak bazkideei, hala nola NA zenbakia.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) Maxixatzenen bazkideei deika ari da egunotan, datu basea eguneratu ahal izateko. Datorren urteko errenta aitorpenean hobaria jasotzeko beharrezkoa izango da UKTk bazkideen hainbat datu izatea, eta hori da deien arrazoia. Besteak beste, NA zenbakia eskatuko zaie horiei.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide