Oroimenaren Nazioarteko Eguna da etzi, osteguna, eta 12:00etan, bost minutuko elkarretaratze isila egingo du Azkoitiko Udalak "herriko biktima guztien memorian". Intsausti jauregiaren parean dagoen Oroimenean eskulturan loreak utziko dituzte lehenik udal ordezkariek, eta ondoren, haren parean egingo dute kontzentrazioa. Erakundeak han parte hartzeko dei egin die herritarrei.