Ostiralean, azaroak 11, Odol Emaileen Elkarteak aitortza egingo die Azkoitiko odol emaileei. Urtero bezala, oroigarri banaketa ekitaldia egingo dute odola dohaintzan ematen duten herritarren borondatea eskertzeko. Elkarguneko Herriko Plaza aretoan izango da ekitaldia, 19:45ean. Guztira, odola 25 eta 125 bitartean eman duten Azkoitiko 43 gizon-emakume sarituko ditu elkarteak aurten.
Hain zuzen ere, oroigarriak jasoko dituzte odola 25 aldiz eman duten hamabost gizon-emakumek, 40 eta 60 aldiz eman duten launa emakumek, 50 aldiz eman duten hamar gizonezkok, 75 eta 100 aldiz eman duten launa gizonezkok eta 125 aldiz eman duten bi gizonek.