'Amsterdam' eta 'Hopper oilaskoerbia' filmak ikusgai, Baztartxoko hurrengo film saioetan

Andoni Elduaien 2022ko aza. 9a, 08:45

'Amsterdam' filmaren irudi bat. (Sensacine)

Igandean eta astelehenean ikusi ahal izango dira bi filmak; izan ere, larunbatean 'Munduari itzulia 80 egunetan' haurrentzako ikuskizuna eskainiko dute 18:30etik aurrera.

Igandean eta astelehenean, Amsterdam eta Hopper oilaskoerbia filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Haurrentzako Hopper oilaskoerbia filmaren emanaldia igandeko 17:00etan hasiko da. Aldiz, helduentzako Amsterdam filma igandeko 19:30ean eta asteleheneko —ikuslearen eguna— 20:00etan eskainiko dute.

Larunbatean ez da film emanaldirik izango Baztartxo antzokian; izan ere, Munduari itzulia 80 egunetan haurrentzako ikuskizuna taularatuko du Glu Glu konpainiak. Hona hemen datozen egunetako bi filmen aurrerapen bideoak:

Amsterdam filma:

Hopper oilaskoerbia filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide