Bizkaiko Txakur Elkarteak antolatuta, I. Txakur Lehiaketa Nazionala jokatu zuten joan zen igandean Gamiz Fikako (Bizkaia) frontoian, eta Jon Alberdi azkoitiarrak bi sari eskuratu zituen proban. Guztira, ehun parte hartzaile inguru lehiatu ziren txapelketan, eta Iletsuen sailean, Twister izeneko (Pardarri eder II) artzain txakurrarekin lehiatu zen azkoitiarra; hain zuzen, errekonozitu gabeko arrazaren eta arraza espainiarraren kategorietan aurreneko postua eskuratu zuen Alberdik.