Xeye atletismo taldeko Aiora Altuna korrikalariak bi domina eskuratu ditu asteburuan Suariasen (Espainia) jokatutako hamar kilometroko Tasugina mendi lasterketan. Altunak ordubete eta 30 minutu behar izan zituen lasterketa amaitzeko, eta Senior kategorian lehen postua erdietsi zuen. Horrez gain, emakumeen sailkapen orokorrean zilarra eskuratu zuen azkoitiarrak.
Bestalde, Mutrikuko Herri Krosean bigarren postua lortu zuen Jokin Sudupek. 35 minutu eta 12 segundotan amaitu zuen lasterketa.