Bihar, asteazkena, Klimatika dokumentala aurkeztuko dute Elkargunean, euskarazko azpitituluekin. 18:30ean hasiko da ikus-entzunezkoaren emanaldia, eta saioa irekia zein doakoa izango da. Beraz, edonork izango du dokumentala ikustera joateko aukera. Emakume etorkinen gaia lantzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte udalak eta Malen Etxeak azken asteetan, eta biharko emanaldia ere egitasmo horren barruan antolatu dute.
Maria urakana igaro osteko Puerto Ricoko emakume batzuen erresilientzia islatzen du Klimatika dokumentalak. Hirigintza neoliberaleko prozesuak eta gentrifikazioari bide ematen dioten giza desplazamenduak transmititzea eta klima aldaketaren aurkako ingurumen mugimendu global bat eraikitzeko emakumeak funtsezkoak direla adierazi nahi du dokumentalak.
Hilaren 23an, asteazkena, amaituko dira Malen Etxeak eta udalak antolatutako ekintzak. Hain justu, Esplotazio sexuala helburu duen salerosketa eta lan esplotazioa Euskal Herrian deituriko txostena aurkeztuko dute Malen Etxeko ordezkariek Elkargunean, 18:30ean.