Ibai Ondo kaletik Jausoro auzora doan errepidearen zati bat itxi egingo dute etzi, osteguna, egun osoan zehar. Hain zuzen, anbulatoriorako sarrerarako errepidea izango da itxiko dutena, Ibai Ondon eraikitzen ari diren etxebizitza berrietan lanerako erabili duten garabia kendu behar dutelako, eta horretarako bideak hutsik egon behar duelako.
Errepidea ixteak eragina izango du zirkulazioan, eta Ibai Ondotik doazen ibilgailuek Burdinoleta kalera sartu beharko dute, eta alderantziz. Beraz, noranzko bakarrekoa da Burdinoleta kaleko errepidea, baina ostegunean bi noranzkoetan ibili ahalko dute ibilgailuek.