Bihar, asteazkena, egingo dute udal ordezkariek urriko udalbatzarra. 19:00etan hasita gauzatuko dute bilkura udaletxeko areto nagusian, eta batez ere, izapide kontuak izango dituzte hizpide.
Honako hau da biharko plenoko gai zerrenda:
- Aurreko bilkurako aktaren onespena, hala badagokio.
- 2022 ekitaldiko Azkoitiko Udaleko lanpostu zerrendaren 2. aldaketaren hasierako onespena.
- 2023rako taxi tarifen onespena.
- Kreditu gehigarri bidez, kredituak aldatzeko Azkoitiko Udaleko 6 zenbakidun espedientearen onespena.
- Azaroko ohiko udalbatzarraren data aldaketa onestea.
- Aurrekontuari buruzko informazioa.
- Galdera-erreguak.