Nafarroako herriak bisitatu dituzte Plaza Ondoko kideek

Andoni Elduaien

Ia 90 lagunek parte hartu zuten herenegun Plaza Ondo jubilatuen elkarteak antolatutako irteeran. Erriberri, San Martin Unx eta Tafalla bisitatu zituzten azkoitiarrek.

Herenegun, urriak 19, egunpasa egin zuten Plaza Ondo jubilatuen elkarteko kideek Nafarroara. Erriberri, San Martin Unx eta Tafalla bisitatu zituzten jubilatu azkoitiarrek. 08:00etan abiatu ziren autobusean Aizkibel liburutegiaren paretik, eta Erriberrira joan ziren lehenik.

Handik, San Martin Unxera zuzendu ziren, Casa Tomas erretegian baitzuten bazkaltzeko hitzordua. Bazkalostean, berriz, Tafalla ezagutzeko tartea hartu zuten jubilatuek, eta han igaro zuten arratsaldea. Guztira, 89 lagunek parte hartu zuten atzoko irteeran, eta giro ona tarteko, egun ederra igaro zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide