ISBk XII. Garagardo Azoka egingo du Azpeitian urriko azken asteburuan eta azaroko lehendabizikoan

Mailo Oiarzabal 2022ko urr. 18a, 15:09

2019ko Garagardo Azokaren irekiera egunean hartutako argazkia.

Bost egunetan egingo dute, Azoka Plazan: urriaren 28an, 29an eta 31n, eta azaroaren 4an eta 5ean. 2019an antolatu zuten Azpeitian aurreko azoka saskibaloi klubekoek.

Pandemiako bi urteetan huts egin ondoren, aurten itzuliko da Azpeitira Iraurgi Saskibaloiak antolatzen duen Garagardo Azoka. Hamabigarren edizioa izango du 2022koa, eta urriaren azken asteburua eta azaroko lehendabizikoa hartuko ditu. Azte Alde Zaharreko tabernarien elkartearekin eta Azpeitiko Udalarekin elkarlanean antolatuko du Iraurgik hitzordua.

Bost egun izango ditu, guztira, Azpeitiko XII. Garagardo Azokak: urriaren 28a, 29a eta 31, eta azaroaren 4a eta 5a; bi ostiral, bi zapatu, eta jai bezperako astelehen bat. Azoka Plaza izango da azokaren egoitza aurten ere, eta egun guztietan irekiera ordutegia bera izango da, 20:00etatik 02:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide