Maria Mokhovak eta Rudolf Mullerrek organo kontzertua eskainiko dute etzi parrokian

Andoni Elduaien 2022ko urr. 13a, 09:00

Maria Mokhova eta Rudolf Müller parrokian arituko dira larunbatan. (Orgelduo Espirit)

20:00etan hasiko du bikoteak Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloko Azkoitiko bigarren kontzertua, eta sarrera doakoa izango da herritarrentzat. XVI. mendetik gaur egunera arteko lau eskutara jotzeko organo musika eskainiko dute, baita inoiz argitaratu gabeko obrak eta orkestra lanen moldaketak ere.

Etzi, larunbata, Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXIII. Zikloko Azkoitiko bigarren kontzertua eskainiko dute Maria Mokhovak eta Rudolf Mullerrek. 20:00etan hasiko da emanaldia Andre Mariaren Jasokundeko parrokian, eta sarrera doakoa izango da. Bikoteak XVI. mendetik gaur egunera arteko lau eskutara jotzeko organo musika eskainiko dute errepertorioan, besteak beste, inoiz argitaratu gabeko obrak eta orkestra lanen moldaketak.

Orgelduo Esprit sortu zuten bi lagunek 2007an, Wurzburgeko (Alemania) Mariannhill monasterioan emandako kontzertua zela eta. Martin Sander irakasle zutela sortu zen bien arteko harremana, Frankfurteko Musika Unibertsitatean. Maria Mokhovak piano eta organo ikasketak Nizhni Novgoroden (Errusia) egin zituen, eta Frankfurten and Heidelbergen (Alemania) jarraitu zuen. Organo irakaslea da hura orain Heidelbergeko Musika Unibertsitatean.

Rudolf Mullerrek, berriz, musika erlijiosoa eta kontzerturako organoa ikasi zuen Frankfurten. Musika erlijiosoa eta kontzerturako organoa jotzen du egun, Wurzburgeko Mariannhill monasterioan. Biek eskaintzen dituzte kontzertuak nazioarteko musika jaialdietan, eta hainbat sari ere irabazi dituzte nazioarteko organo lehiaketetan.

Hona hemen etziko kontzertuaren egitaraua:

  • Trilogie for Organ Duet (Denis Bedard, 1950)
    • Cortège
    • Rêverie
    • Danse
  • Concerto for Oboe and Violin BWV 1060 (Johann Sebastan Bach - Rudolf Mullerrek organo-duorako transkribatua)
    • Allegro
    • Adagio
    • Allegro
  • Variations On An Easter Theme (John Rutter)
    From Rhapsody (Naji Hakim)
    • Andante sostenuto
    • Vivace
    • Andante tranquillo
  • Der Mond ist aufgegangen (Zsolt Gardonyi)
    Final: Allegretto non troppo (Cesar Franck)
    From Symphonie pour Orchestre (Cesar Franck - Rudolf Mullerrek organo-duorako transkribatua)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide