Oraindik ere eros daitezke sarrerak Tributo a Mecano taldearen larunbateko kontzerturako

Anartz Izagirre

Tributo a Mecano taldearen emanaldi bateko irudia.

19:00etan hasita igoko da taldea Baztartxoko agertokira. Hamar euroren truke eskuratu ahal izango dira emanaldirako sarrerak, eta Entradiumen daude salgai.

Larunbat honetan, urriak 15, Tributo a Mecano taldearen kontzertua izango da Baztartxo antzokian. 19:00etan hasita, 80ko eta 90eko hamarkadan ezagun izan zen Madrilgo pop talde entzutetsuaren abestiak joko ditu Tributo a Mecanok agertokian. Oraindik ere eskura daitezke kontzerturako sarrerak Entradiumen, hamar euroren trukean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide