Azkoitiko bi taldek garaipenarekin hasi dute Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketa

Andoni Elduaien 2022ko urr. 9a, 15:01

Taldekide bat baloia buruz lehiatzen. (Argazkia: Aritz Mutiozabal)

Azkoitiko Dean Team eta Mamba FC Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketan aritzeko. Gaur, igandea, jokatu dute aurtengo denboraldiko lehen partida; 4 eta 3 irabazi dute Dean Team taldeko kideek eta 3 eta 1 Mamba FC taldeekoek.

Gaur, igandea, hasi da Zarauzko Hondartzako Futbol Txapelketaren denboraldi berria. Azkoitiko bi taldek parte hartuko dute aurtengo lehian: Dean Team eta Mamba FC. Dean Team taldeak 4 eta 3 irabazi dute Il Capo taldearen aurka eta Mamba FC 3 eta 1 garaitu zuen Otamendi taldearen aurka. Senior mutilen multzoan hasi dute denboraldia Azkoitiko taldeek.

Guztira, 30 taldek eman dute izena aurtengo txapelketan aritzeko, baina gaur 28 elkartu dira Zarauzko hondartzan; izan ere bi taldek atseden eguna zuten gaur. Eskarmentu handiko talde beteranoak, urte gutxi batzuk daramatzatenak eta estreinakoz hondarretara jaisten zirenak bat egin dute, bakoitzak bere elastikoa defendatzeko gogoarekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide