Top Market azoka egingo dute asteazkenean herriko plazan

Andoni Elduaien

Apirilean egindako azokako irudi bat. (Nerea Uranga)

Askotariko postuak jarriko dituzte etzi Dean tabernaren aurrean, eta horiek zabalik irauten duten bitartean, Mr. Soto eta Munizzio disko jartzaileak girotuko dute azoka.

Etzi, asteazkena, inguruko hainbat sortzailek zein saltzailek bat eginda, Top Market azoka egingo dute Dean tabernaren atarian. 11:00etatik 17:00etara bitartean egongo da zabalik, eta herritarrek askotariko produktuak aurkituko dituzte han salgai. 

Guztira, sei saltzailek jarriko dituzte postuak plazako tabernaren atarian: Aizterri (dekorazio osagarriak), Axun Ringana, Mono taller cuero (larrua), Itxitxx (ilustrazioa), Oninpintage (bigarren eskuko arropa) eta Elene Tamayo (diseinua eta ilustrazioa). Azoka girotzen, gainera, Mr. Soto eta Munizzio disko jartzaileak arituko dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide