Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, Ingurumen Mahaia sortzeko "lehen urratsak" eman ditu, eta horretarako aurreneko bilera egin du ingurumenaren bueltan aritzen diren herriko elkarteekin. Joan zen irailaren 27an elkartu ziren, Ingurumen Mahaiaren sorrera prozesua aurkezteko. Orain, berriz, Ingurumen Mahaiak izango duen funtzionamendua eta helburuak zehazten hasiko dira hango kideak.
Elkarteetako ordezkariek, Ingurumen zinegotziak eta Ingurumen teknikariek osatuko dute taldea. Udalak adierazi duenez, Ingurumen Mahaiaren kide kopurua "mugatua" izango da, baina interesa duten herritarrek ere han parte hartzeko aukera izango dute. Hori hala, inork han parte hartzea nahi badu, 943-08 00 80 telefono zenbakira dei dezake.
Herrilab+700 prozesuaren barruan egin du udalak Ingurumen Mahaia osatzeko urratsa.