Bihar itxiko dute 3x3 Futbol Festan izena emateko epea

Andoni Elduaien 2022ko urr. 8a, 09:00

Duela urte batzuetako 3x3 Futbol Festako irudi bat.

Azkoitiko Plaza Berri Sport dendan, Azpeitiko Ufito Haur Moda dendan edo online eman daiteke izena 3x3 Futbol Festan. Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean ospatuko dute jaia Azkoitiko herriko plaza nagusian.

Azpeitia Cup taldeak irailaren hasieran zabaldu zuen Azkoitiko 3x3 Futbol Festan izena emateko epea. Urriaren 29tik azaroaren 1era bitartean jokatuko dituzte futbol partidak herriko plazan. Hain zuzen, biharko itxiko da futbolaren jaian izena emateko epea.

Aurtengo ikasturtea HH4 eta LH6 mailen artean egingo duten neska-mutilek parte hartu ahalko dute bertan. Azkoitiko eta Azpeitiko parte hartzaileek Azkoitiko Plaza Berri Sport dendan edo Azpeitiko Ufito Haur Moda dendan eman dezakete izena, baita Azpeitia Cup taldearen webgunean ere. Izena ematean 12 euro ordaindu beharko dira jokalari bakoitzeko.

Eskualdeko eta inguruko herrietako neska-mutilek izango dute 3x3 Futbol Festan parte hartzeko aukera. Taldeak sei jokalariz osatutakoak izango dira gehienez. Izena taldean zein banaka emateko aukera izango dute parte hartzaileek, eta jokalariren bat talderik gabe baldin badago, antolatzaileek osatuko dituzte taldeak izena banaka emandako jokalariekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide