Plaza Ondo elkartearen Gabonetako loteria, eskuragai

Andoni Elduaien 2022ko urr. 9a, 10:30

Eros daiteke Plaza Ondo jubilatuen elkarteko Gabonetako loteria. 77.081 zenbakia salduko dute aurten eta La Fuente de la Fortuna loteria administrazioan eskuratu daiteke.

Dagoeneko eskuratu daiteke Plaza Ondo jubilatuen elkarteak aurtengo Gabonetako loteriarako hartu duen zenbakia. 77.081 zenbakia da jubilatuen elkartearen aurtengo loteria zenbakia, eta txartel bakoitza 20 euroren truke eskuratu daiteke Kale Nagusiko La Fuente de la Fortuna loteria administrazioan. Plaza Ondoko bazkide bakoitzak nahi adina loteria-txartel erosteko aukera izango du, loteria agortu artean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide