Urretxurako errepidea, berriro ere zabalik

Andoni Elduaien 2022ko urr. 4a, 13:12

Aizpurutxon ari dira lanak egiten. (Aldundia)

12:40ean itxi dute errepidea Aizpurutxo parean, han egiten ari diren aurreratzeko erreiaren lanekin jarraitzeko. Dagoeneko normaltasun osoz zeharkatu daiteke errepidea.

Gaur, asteartea, itxita egon da Azkoitia eta Urretxu lotzen dituen GI-631 errepidea. Aldundiak 12:00 ingururako aurreikusi zuen atzo errepidearen itxiera, baina, azkenean, 12:40 aldean itxi dute. Errepide horretako 27. kilometroaren parean aurreratzeko erreia ari dira eraikitzen, eta horregatik itxi dute gaur errepidea puntu horretan. Egin beharreko lanak eginda, zabaldu dute berriz ere eta normaltasunez zeharkatu daiteke errepidea.

Errepidearen inguruko informazioa jaso nahi duenak 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat idatzi behar da Whatsapp taldera atxikitzeko eskatuz. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide