'La chica salvaje' eta 'Parque salvaje' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Andoni Elduaien 2022ko urriaren 12a

'La chica salvaje' filmaren irudia. (Filmaffinity)

Joan den asteburuan bezala, larunbat honetan ere ez da film emanaldirik izango Baztartxo antzokian; izan ere, Tributo a Mecano taldeak kontzertua eskainiko du 19:00etan hasita. Hori horrela, filmak igandean eta astelehenean emango dituzte antzokian.

Datorren igandean eta astelehenean, La chica salvaje eta Parque salvaje filmak emango dituzte Baztartxo antzokian. Igandean, 17:00etan hasiko da haurrentzako Parque salvaje filma. Ondoren, 19:30ean, helduentzako La chica salvaje eskainiko dute. Film hori bera asteleheneko 20:00etan emango dute, ikuslearen egunean.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

La chica salvaje filma:

Parque salvaje filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide