Kontzertu eskaintza zabalarekin datoz udazkeneko Bebarruko Jardunek

Ane Olaizola 2022ko urr. 3a, 10:13

Putan Club taldea.

Lau asteburutan hainbat kontzertu eskainiko dituzte Matadeixen, eta askotariko zuzenekoez gozatu ahal izango da.

Matadero Ekintzak prest du udazkenerako antolatu dituen Bebarruko Jardunek, eta beraz, azarora bitartean musikak hartuko du Matadeiko areto nagusia. Ohi bezala, askotariko kontzertuak izango dira datozen asteburuetan, horietako batzuk etxean aski ezagunak dituzten taldeen zein norbanakorenak; esaterako, Putan Club bikoteak beste behin eskainiko du zuzenekoa Matadeixen, baita Trini Fox Azkoiti-Azpeitiko taldea ere. Joseba Arrizabalaga azpeitiarrak, berriz, bere azken proiektua aurkeztuko du: Paezur.

Hona hemen Bebarruko Jardunen egitaraua:

  • Urria, 8, larunbata, 22:30ean: Don the Tiger eta Paezur.
  • Urriak 23, igandea, 12:30ean: Mice.
  • Urriak 29, larunbata, 22:30ean: Putan Club.
  • Azaroak 5, larunbata, 22:30ean: Trini fox, Sega sound killers eta Zumitrenko.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide