Gaur, astelehena, menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzendutako hitzaldien lehen saioa eskaini dute Elkarguneko Oteiza aretoan. Azkoitiko Udaleko Gizarte Ongizate sailak antolatu ditu hitzaldiok Zaintzaileak zaindu! lelopean, eta Matia Institutuko Iraia Agirregabiria psikologoak eskaini du saioa.
Matia Institutuan dihardu Agirregabiriak prestatzaile gisa zaintzaileentzako prestakuntza ikastaroetan, eta terapeuta gisa Sendian programan. Hitzaldian, halaber, Sendian programaren barruan zaintzaileentzako Azkoitian sortu nahi duten laguntza-taldearen berri ere eman du psikologoak. Asteazkenean izango da bigarren saioa, 18:00etatik 19:30era.