Bihar, asteartea, bilera egingo du Oletan ere Ez! zentral eolikoen aurkako taldeak Elkargunean. 19:00etan elkartuko dira han, eta taldeak hainbat gai jorratuko ditu. Hala eta guztiz ere, hilaren 12an Elosuan egingo duten elkarretaratzeari buruz hitz egingo dute gehienbat.
Izan ere, eolikoak jarri nahi dituzten Gipuzkoako herrietako zentral eolikoen aurkako taldeak Elosuan elkartuko dira egun horretan. Biharko bileran egun hori nola prestatu eta antolatu hitz egingo dute. Batzar irekia denez, herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte.