10 kilometroko Euskadiko Txapelketa jokatu dute gaur goizean Barakaldon Xeye atletismo taldeko hainbat kidek. Hiru txapel eskuratuta itzuli dira etxera, absolutuen mailan Joseba Diaz izan da irabazlea, lasterketa 30:29 denboran eginda. Beteranoen artetik 10 kilometroak egiten azkarrena, 33:41 denborarekin, Pedro Muñoz Azpeitian bizi den azkoitiarra izan da. Imanol Larrañaga azkoitiarrak ere podiuma egin du absolutuen mailan, 31:44 denborarekin hirugarren postua lortuta.
Taldeka Xeye atletismo taldea izan da gizonetan irabazlea 10 kilometroko proban. Taldea Diazek, Muñozek, Larrañagak eta Iñaki Elolak (35:04) osatu dute.