Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, urriak 1. Azkoitiko Udalak bat egin du egunarekin, eta "egunez egun herri lagunkoiagoa" egitearen garrantzia nabarmendu du. "Aurten, Adinekoen Nazioarteko Eguna adineko emakumeei hitza ematera bideratuta dago, ingurumen, gizarte eta ekonomia desberdintasunen aurrean emakumeek duten erresilientziari balioa emateko", adierazi du udalak.