Larunbatean plazaren zati bat itxita egongo da ibilgailuentzat

Andoni Elduaien 2022ko ira. 29a, 12:33

Azkoitiko plaza nagusia. (Andoni Elduaien)

Lasterketa solidarioa dela eta, goizean haurrentzako jolasak egingo dituzte herriko plaza nagusian, eta horregatik itxita egongo da eremuaren zati bat.

Azkoitiko Udalak jakinarazi duenez, larunbatean plazaren zati bat itxita egongo da ibilgailuentzat. Azkoitiko IV. Lasterketa Solidario Inklusiboa egingo dute zapatu arratsaldean, baina goizean goizetik egingo dituzte hari lotutako ekintzak. 

Hain zuzen, 10:00etatik aurrera dortsalak banatzen egongo dira Ttipi-Ttapa taldeko arduradunak plazan. 11:00etan, berriz, Marea Urdina elkarteko kideek eta Artxamendi topalekuko kideek haurrentzat jolasak egingo dituzte plazan, eta arrazoi hori tarteko, plazako zati bat itxita egongo da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide