Ikusmina sortu zuen atzo arratsaldean Antonio Aretxabala geologo nafarrak Elkargunean. Elkarguneko aretoa mukuru bete zen, Oletan ere Ez! eolikoen kontrako taldeak antolatutako hitzaldia jarraitzeko.
Soberanía y descentralización. El nuevo marco de la burbuja eólica (Burujabetza eta deszentralizazioa. Eolikoen burbuilaren marko berria) izenburua jarri zion Aretxabalak bere mintzaldiari. Azkenaldian Azkoitian ez ezik Euskal Herriko hainbat tokitan haize erroten zentral berriak eraikitzeko proiektuak eta asmoak ugaritu diren honetan, eolikoen berpizteaz, horren arrazoiek eta ondorioez aritu zen Aretxabala Elkargunean, eta energia trantsizioaren muga geologikoak eta "oinarrizko burujabetzak" ere hizpide izan zituen.