Trini Fox taldeak Deabrua izeneko hiru abestiko EP berria kaleratu du. Azkoitiko, Azpeitiko eta Bergarako musikariz osatutako taldeak Eñaut Gaztainagaren Gaztain estudioan grabatu du lana, Sutan, Ni hau naiz eta Engainatuz abestiek osatzen dute EPa –honako lotura honetan entzun daitezke horiek–. Gainera, Sutan lanaren bideoklipa Kulturaz kooperatibak ekoiztu du.
Hona hemen Sutan kantaren bideoklipa:
Punk rock, stoner, hard rock eta rock alternatibo doinuak jorratzen ditu Suharri Aranburuk, Iosu Garatek, Iñaki Zubeldiak eta Xabier Iñurrietak osatzen duten Trini Fox laukoteak.
2017ko Katapulta Tourren parte hartu zuen taldeak, eta entzuleen saria jaso zuen. 2019an, berriz, entzuleen saria eskuratu zuen Gaztea Maketa Lehiaketan. Gaur-gaurkoz lau proiektu aurkeztu ditu Trini Foxek: Bila nabil (2016), Letaginak (2017), Ataraxia (2020) eta oraintsu kaleratu duen Deabrua (2022).