Ostiralean itxiko da Plaza Ondo elkarteak bazkideentzat antolatutako ikastaroetan izena emateko epea

Andoni Elduaien 2022ko ira. 28a, 10:15

Iaz, Elkargunean egin zituzten bingo saioak.

Plaza Ondo elkartearen Kultur Etxeko lokalean eman beharko da izena ostirala bitartean, 10:00etatik 12:00etara. Guztira, zazpi aktibitatez gozatzeko aukera izango dute elkarteko bazkideek aurtengo ikasturtean.

Etzi, ostirala, itxiko da Plaza Ondo jubilatuen elkarteak bazkideentzat antolatu dituen ikastaroetan izena emateko epea. Jubilatuen elkartean eman beharko da izena astelehenetik ostiralera bitartean; 10:00etatik 12:00etara zabalduko dute lokala astegunetan. Bazkideek 25 euroko kuota ordaindu beharko dute ikastaroetan izena emateko. 

Urritik 2023ko maiatzera bitartean egingo dituzte aktibitateak jubilatuen elkartean. Astelehenetik ostiralera bitartean, guztira sei aktibitate gauzatu ahalko dituzte elkarteko bazkideek. Era berean, bingo saioak ere egingo dituzte elkartearen egoitzan ostegunero 17:00etatik 19:00etara.

  • Biodantza: astelehenetan, 17:00etatik 18:30era.
  • Arteterapia: astearteetan, 10:00etatik 12:00etara.
  • Pintura: astearteetan eta ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.
  • Gurutze-puntua: astearteetan eta ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara.
  • Kakorratza: astelehenetan eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara
  • Yoga: astelehenetan eta ostegunetan, 17:30ean edo 19:30ean (izen-emate kopuruaren arabera).

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide