Soraluzeko (Gipuzkoa) 68 urteko emakume bat labankadaz hilda aurkitu zuen herenegun Espainiako Poliziak Benidormeko (Herrialde Katalanak) bere etxean, eta hilketa hori salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Udalak biharko, asteazkena.
18:30ean, bost minutuko isilunea egingo dute herriko plazan, eta herritarrak elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu erakundeak. Gainera, "gaitzespenik irmoena" adierazi du udalak hilketa horren aurrean, eta "elkartasuna helarazi" die hildako emakumearen familiari eta gertukoei.