'42 segundos' eta 'Tadeo Jones 3' filmak emango dituzte asteburuan Baztartxon

Ane Olaizola 2022ko ira. 28a, 09:00

Larunbatean eta igandean, 19:30ean eskainiko dute 42 segundos filma, eta astelehenean, 20:00etan emango dute. Umeei zuzendutako Tadeo Jones 3 pelikula, berriz, igandean ikusi ahal izango da, 17:00etan.

Larunbatetik astelehenera bitartean bi film ikusteko aukera izango Baztartxo antzokian. Batetik, 42 segundos eskainiko dute larunbatean (19:30), igandean (19:30) eta astelehenean, ikuslearen egunean (20:00). 12 urtetik gorakoei gomendatutako filma da hori, eta ohi bezala, haurrei zuzendutakoa igandean eskainiko dute, 17:00etan. Oraingo honetan, Tadeo Jones 3 filma eskainiko dute.

Hona hemen bi filmen aurrerapen bideoak:

42 segundos filma:

Tadeo Jones 3 filma:

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide