Cadizen (Espainia) egonaldia egin dute Plaza Ondo jubilatuen elkarteko dozenaka kidek, eta hango hainbat txoko bisitatzeko parada izan dute bidaiara joan direnek, hala nola Cadiz, Jerez, Puerto Santa Maria, Vejer, Chiclana, Sidonia, Chipiona eta Sanlucar. Joan zen hilaren 10ean abiatu ziren Cadizera Azkoititik, eta guztira, zazpi egun igaro dituzte han. Besteak beste, Jerezko upategi bat bisitatzeko, bertan zenbait janari dastatzeko eta zaldi ikuskizun batez gozatzeko aukera izan dute.
(Argazkiak: Plaza Ondo jubilatuen elkartea)