Jon Unanue arraunlariak Eusko Label Liga irabazi du, Urdaibairekin

Ane Olaizola

Portugaleten jokatu dute Eusko Label Ligako azken estropada. Urdaibai nagusitu da besteekiko, eta Bermeoko taldeak lortu du koroa. Jon Unanue azkoitiarra lehiatzen da Bermeoko arraun taldean, eta hark Kontxako Bandera ere eskuratu du aurten.

Joan zen astean Kontxako Bandera nola, gaur Eusko Label Liga irabazi du Jon Unanue arraunlariak Urdaibai taldearekin. Gaur, igandea, jokatu dute ligako azken estropada Portugaleten (Bizkaia), eta Bermeoko taldea Hondarribiarekin aritu da buruz buru. Izan ere, Unanueren taldeak bi segundoko errenta zuen sailkapenaren bigarren postuan zen Hondarribiarekiko, eta horiek nor baino nor aritu dira lehian. Azkenean, Urdaibai izan da azkarrena: 19:22,64. Zortzi segundo gehiago behar izan ditu Hondarribiak, eta hamahiru gehiago Oriok. Horiek ligaren bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren.

(Argazkia: EiTB)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide