Erromeriak plaza bete du arratsaldean

Ane Olaizola

Goizean bezala, arratsaldean ere herritar ugari elkartu ditu I. Trikiti Egunak. Bazkaria egin dute plazan trikitilariek eta beste hainbat lagunek, eta ondoren, erromeriaren txanda iritsi da. 

Goizetik hasitako festarekin jarraitzen dute trikitilariek Azkoitian, eta I. Trikiti Egunean, trikiti doinuz bete dute herriko plaza arratsaldean. Izan ere, goizean kaleak girotzen ibili ostean, bazkaria egin dute dozenaka lagunek, eta ondoren, erromeriaren txanda iritsi da. Hainbat trikitilari igo dira plazan jarri duten agertoki txikira, eta jendetza elkartu du saioak. Gauean agurtuko dute Trikiti Eguna, Iratzar taldearen kontzertuarekin. 

(Argazkiak: Ibon Errazu eta Ane Olaizola)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide