Ikasturtea hasi berri dute herriko ikastetxeetan, eta Azkoitiko Udalak Urbanue autobusaren ordutegia ikasleen beharretara egokitu du. Izan ere, Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko ikasleek ordutegi berria izango dute 2022-2023 ikasturtean.
DBHko ikasleak pandemia aurretik 09:00etan sartu ohi ziren eskolara, eta pandemiaren ostean, 08:00etan; aurtengo ikasturtean, ordea, 08:30ean jarri dute sarrera ordua bi zentroetan. Hori dela eta, ikasle horiek erabiltzen duten autobusa 07:55ean aterako da Ipintza auzotik, ondoren, ohiko ibilbidea egiteko. Autobus horrek ez du geldialdirik egingo Aizkibel liburutegiaren parean eta Julio Urkixo kaleko 8.zenbakiaren parean.
Honako lotura honetan kontsulta daiteke ikastetxeen sarrera ordura egokitutako Urbanue autobusaren ordutegia, irailetik ekainera bitartekoa.