Datorren asteartean, hilak 20, Azkoitiko Irakurle Taldeak bigarren saioa egingo du. Iker Sancho lazkaotarrak zuzenean euskarara itzulitako 31 ipuin liburuari buruz hitz egingo dute 19:00etatik aurrera, Kultur Etxeko hirugarren solairuan. Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak zuzenduko du datorren asteko saioa.
Azkoitiko Irakurle Taldeak ekainean hasi zuen ibilbidea, eta Bihurguneko nasa liburua izan zuten hizpide orduan. Helduen "irakurzaletasuna sustatzeko eta partekatzeko" asmoz sortu du taldea herritar talde batek, udalaren laguntzarekin. Taldeak bi hilean behin elkartzeko asmoa du aurrerantzean, saio bakoitzean liburu bat izango dute hizketagai.
Azkoitiko Irakurle Taldean parte hartzeko edota egitasmoaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, azkoitikoirakurletaldea@gmail.com helbidera idatz dezakete herritarrek.