Datorren larunbatean, hilak 17, hasiko da Baztartxo antzokiko film komertzialen denboraldia. Aurreko denboraldiko ordutegi berdinetan eskaniko dituzte filmak irailean, herriko antzoki nagusian. Hain zuzen ere, larunbatetan eta igandeetan 19:30ean izango dira helduen filmak, eta astelehenetan 20:00etan. Aldiz, haurrei zuzendutako filmak igandeetan 17:00etan emango dituzte.
Irailerako lau film programatu dituzte antzokiko arduradunek. Irailaren 17tik 19ra bitartean, Bullet Train filma emango dute. Asteburu horretan bertan, irailaren 18an, Minions: el origen de Gru filma eskainiko dute haurrentzat. Irailaren 24tik 26ra bitartean, bestalde, El test filma eskainiko dute antzokian. Asteburu horretako haurren filma, berriz, DC liga de Supermascotas izango da.