Bizkargi musika eta dantza eskolako Laura Bastida eta Ekain Uzkudun dantzari azpeitiarrak aste gozoa ari dira bizitzen. Joan den astean, Zarauzko Binakako Dantza Txapelketa irabazi zuten. Txapelketa horren ondoren, Donostian eta Lekeition (Bizkaia) aritu dira Bizkargi eskolako dantzariak, eta bi txapelketa horietan ere txapeldun izan dira.
Donostiako Helduen Dantza Suelto Txapelketa joan den igandean jokatu zuten, eta han Lezo, Oiartzun, Bergara eta Azpeitiko zazpi bikotek parte hartu zuten. Bastidak eta Uzkudunek irabazi zuten txapela eta Bizkargi eskolako Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak osatutako bikotea laugarren sailkatu zen.
Atzo, berriz, Lekeition (Bizkaia) izan ziren. San Antolin jaietan murgilduta daude han, eta Lekeitioko