Igandean itxiko dituzte Ugarteigarango igerileku irekiak

Andoni Elduaien 2022ko ira. 7a, 09:00

Ugarteigarango igerilekuen aurtengo udako irudi bat. (Andoni Elduaien)

Ekainaren 10ean ireki zituzten estali gabeko igerilekuak, eta hiru hilabeteren ondoren, igandea izango da aurten irekiko duten azken eguna.

Hiru hilabetez zabalik egon ostean, igandean itxiko dituzte Ugarteigarango estali gabeko igerilekuak. Ekainaren 10ean zabaldu zituzten kanpoko igerilekuak, eta orduz geroztik, herritar ugari igaro da handik.

Aurten, gainera, ez da izan azken bi udetan hartutako neurririk igerilekua erabiltzerakoan. Aurten, ordutegi jarraian egon da zabalik igerilekua, hain zuzen, 10:30etik 20:00etara egon dira erabilgarri. Igandera bitartean ere ordutegi horretan zabalduko dute gunea, baina datorren astelehenean ez da hara joateko aukerarik izango, itxi egingo baitute datorren ekainera arte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide