Parapentelari bat erreskatatu dute gaur Kakuta gurutzearen azpialdean

Nerea Uranga

Kakutako gurutzearen azpialdean izan du parapentelariak istripua.

Parapentelaria zauritu egin da, eta Zumarragako Ospitalera eraman dute.

Gaur, 12:30 aldera, 39 urteko parapentelari batek istripua izan du Izarraitz mendikatearen Azkoitiko aldean, Kakutako gurutzearen azpildean. Suhiltzaileak eta larrialdi zebitzuetako helikopteroa joan dira istripuaren lekura min hartu duen parapentelaria erreskatatzera. Helikopteroz atera dute ezbeharra gertatu den lekutik, eta Zumarragako Ospitalera eraman dute, Ertzaintzak adierazi duenez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide