Zarauzko Euskal Astearen barruan, Helduen Binakako Dantza Txapelketa jokatu zuten atzo –osteguna– arratsaldean Lege Zaharren Enparantzan. Guztira, bederatzi bikotek parte hartu zuten lehian, eta Azkoitiko Bizkargi musika eta dantza eskolako Laura Bastidak eta Ekain Uzkudunek osatutako bikoa izan zen txapelduna. Haiez gain, eskola bereko beste bikote batek ere parte hartu zuen saioan: hain zuzen ere, Nora Aizpuruk eta Iker Zabalak osatutakoak. Ohi bezala, zaletu ugari gerturatu zen plazara dantzarien erakustaldiak ikustera.
Hona hemen sailkapena:
1. Laura Bastida eta Ekain Uzkudun (Azpeitia)
2. Maren Galvez eta Gorka Granado (Lezo-Sopela)
3. Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo (Bergara)
4. Nora Aizpuru eta Iker Zabala (Azpeitia)
5. Alaia Amubieta eta Amets Amubieta (Azpeitia)
6. Ane Jaunarena eta Endika Osa (Lezo)
7. Olatz Azkue eta Mattin Etxebeste (Lezo-Oiartzun)
8. Leire Urrestilla eta Iker Urrestilla (Zestoa)
9. Elaia Elorza eta German Aranburu (Azpeitia)
Hemen ikus daiteke atzoko saioaren bideoa: