Kodaore judo elkarteak erakustaldia egingo du zapatu arratsaldean

Mailo Oiarzabal

Kodaoreko judokek uztailean Azpeitiko plazan egin zuten erakustaldia. (Alberto Beloki)

Balda plazan egingo dute ateri bada, eta bestela Elkargunean, 19:00etan hasita. Kodaorekoak judo eskolak ematen hasiko dira Azkoitian ikasturte berriarekin, Elkargunean.

Judo erakustaldia ikusteko aukera izango da etzi, zapatua, Azkoitian. Kodaore judo elkartekoek eskainiko dute erakustaldia; eguraldia lagun badute, Balda plazan egingo dute, eta bestela, Elkargunean, 19:00etan hasita.

Orain arte Azpeitian egin duten gisan, ikasturte berriarekin Azkoitian ere judo eskolak ematen hasiko direla iragarri dute Kodaorekoek. 5 urtetik gorako edonork izango du eskola horietan izena emateko aukera. Elkargunean emango dituzte judo klaseak, astelehenetan eta asteazkenetan, 19:30etik 20:30era. Judo eskoletan izena emateko zein saioei buruzko informazioa lortzeko, 634 43 47 45 telefono zenbakira deitu behar da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide