Aimar Ansolak eta Joanes Karrerak Espainiako Euli Arrantza Txapelketa jokatuko dute asteburuan

Ane Olaizola

Joanes Karrera eta Aimar Ansola. (Ane Olaizola)

Joan zen urtean Euskadiko txapelketan lortutako emaitzei esker, Orion elkarteko azkoitiarrak euskal selekzioarekin lehiatuko dira jubenil mailako norgehiagokan, Lleidan.

Orion elkarteko kide Aimar Ansola eta Joanes Karrera Espainiako Euli Arrantza Txapelketan lehiatuko dira datorren asteburuan. Bi azkoitiarrek euskal selekzioarekin jokatuko dute jubenil mailako txapelketa, eta aurtengoan, Lleidan (Katalunia) lehiatuko dira arrantzaleak. Hain zuzen ere, El Pont de Suert herrian jokatuko dute txapelketa, Ribagorzana ibaian.

Iaz Euskadiko txapelketan lortutako emaitzei esker sailkatu dira Ansola zein Karrera Espainiako norgehiagokara, eta biak ala biak ostiralean eta larunbatean arituko dira txapelaren bila euli arrantzan. Ansolarentzat ez da aurreneko aldia izango Espainiako txapelketan arituko dena, aurretik ere parte hartutakoa baita; Karrera, berriz, estreinakoz arituko da lehia horretan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide