Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, Azkoitia eta Urretxu arteko GI-631 errepidea itxita egongo da bihar, osteguna, gauetik ostiral goizaldera bitartean; irailaren 1etik 2ra, hain zuzen ere. Zehazki, osteguneko 23:00etatik ostiraleko 05:00etara bitartean egongo da errepidea itxita, bertan egiten ari diren aurreratzeko erreiaren lanekin jarraitzeko. Aldi horretan, ordezko errepide hauek erabiltzea gomendatu du aldundiak: GI-3750 Elosuan barrena, GI-2634 Azkaraten barrena eta GI-2635 Mandubian barrena.
Era berean, Lurraldebusek jakinarazi du ostegun gauean 22:50ean Zumarragako ospitaletik aterako den autobus zerbitzuak beste ibilbide bat egingo duela. Horrenbestez, zerbitzu horrek ez ditu egingo hainbat geltoki: Etxeberri, Agiñera bidegurutzea, Aizpurutxo, Olotzaga eta Azkoitiko Industrialdea.
Errepidearen inguruko informazioa jaso nahi duenak 672 69 05 64 telefono zenbakira mezu bat idatzi behar da Whatsapp taldera atxikitzeko eskatuz. Twitterren ere jakinarazten dute errepidea noiz itxi eta irekiko duten.