Ostegunetik aurrera irekita egongo da kontsumo bulegoa

Andoni Elduaien 2022ko abu. 30a, 08:45

Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak etzi, osteguna, zabalduko ditu berriz ere ateak. Bien bitartean, kontsumo zalantzak argitu nahi dituztenek 900-84 01 20 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Oporrengatik itxita egon da Azkoitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) abuztuan, baina, etzi, osteguna, zabalduko dituzte berriro bulegoaren ateak. Hala eta guztiz ere, ostegunera bitartean kontsumo zalantzak argitu nahi dituztenek 900-84 01 20 telefono zenbakira deitu beharko dute.

KIUBek Kultur Etxeko lehen solairuan du bulegoa, Bake Epaitegiaren alboan. Herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzen dituzte bertan, baita kontsumitzaileek beren eskubideak erabiltzeari buruzko informazioa eta orientazioa eskaini ere. Era berean, kontsumitzaileen salaketak eta erreklamazioak jasotzen dituzten, bulegoaren helburuetako bat baita herritarrak kontsumoaren arloan heztea eta trebatzea.

Ostegunetik aurrera, kontsultak bulegora joanda aurrez aurrez, 943-85 73 05 telefono zenbakira deituta edota omic-azkoitia@kontsumo.net e-postara idatzita egin ditzakete herritarrek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide