San Agustin festa xumeak antolatu dituzte Aizpurutxo auzoan, baina jai girorik ez da falta bertan. Auzoko Itziar jatetxean egiten ari diren bertso bazkarian trikitilaririk ere ez da falta, eta hauxe bertan auzoari eskainita Aizpurutxo anaiek, Hitzederrek eta Gorkak jo duten pieza. Kantuan lagun izan dituzte bazkaltzera bildutakoak.