Bertsolari Gazteen Lizardi Sariko bigarren kanporaketa jokatu zuten atzo, ostirala, Zarautzen. Kanporaketa horretako emaitzekin, finalean ariko den bertsolarien seikoa erabakita gelditu zen. Naia Arrizabalaga bertsolari azkoitiarrak atzoko saioan kantatu zuen, eta finalerako txartela eskuratu zuen, 196,5 puntu eginda. Arrizabalarekin batera, Andoni Rekondo, Oier Etxeberria, Aitor Tatiegi, Irati Alcantarilla, Xabat Illarregi, Ane Beloki eta Libe Goenaga izan ziren atzo bertsotan aritu zirenak.
Bigarren kanporaketako sailkapena
- Andoni Rekondo: 225 puntu
- Oier Etxeberria: 202 puntu
- Aitor Tatiegi: 198 puntu
- Naia Arrizabalaga: 196.5 puntu
- Irati Alcantarilla: 196.5 puntu
- Xabat Illarregi: 188 puntu
- Ane Beloki: 186.5 puntu
- Libe Goenaga: 176 puntu
Lizardi bertsolari gazteen txapelketako aurreneko saioan Aner Peritz izan zen garaile, eta bigarrenean Andoni Rekondo hernaniarra.
Finala irailaren 2an
Datorren ostiralean, irailaren 2an, 22:00etan hasita, izango da sariketako finala Zarauzko Modelo aretoan. Sarrerak hiru euro balioko ditu. Finaleko saioan ariko diren bertsolariak dira: Naia Arrizabalaga, Andoni Rekondo, Aner Peritz, Gorka Pagonabarra, Oier Etxeberria eta Aitor Tatiegi.