XII. Diva Sat kintopeko idi proba saria jokatu da Azkoitiko Gurea pilotalekuko probalekuan. Bi egunetan izan dira demak, larunbatean eta atzo astelehena. Sei idizaleren buruek parte hartu dute, eta larunbateko saioan egindako lana kontuan hartuta Oliden oriotarraren idi parea izan da txapelketan nagusi, 43 plaza eginda. Horrez gainera, Ixidro erretegiak emandako manta ere jaso du Olidenen idi pareak, aurten plazaratutako txapelketako idi pare onenaren saria, hain zuzen ere.
Larunbateko idi proba saioan aurten plazaratutako idi pareek parte hartu zuten. Olidenen, Txokolateren eta Belamendiren idi pareak lehiatu ziren deman, eta haiek egindako lanak atzoko saiokoak baino hobeak izan ziren. Izan ere, atzo probalekuan hezetasun handia zegoen, eta hori probalarien kalterako izan zen.
Diva Sat idi proba sariko sailkapena:
1- Oliden (Orio, Gipuzkoa): 43 plaza.
2- Txokolate (Errezil, Gipuzkoa): 42 plaza eta 2,53 metro.
3- Benguria (Bermeo, Bizkaia): 40 plaza.
4- Belamendi (Errezil, Gipuzkoa): 38 plaza, 4 metro eta 1,51 metro.
5- La Cruz (Gatika, Bizkaia): 38 plaza.
6- I. Lopetegi (Birle, Bizkaia): 27 plaza, 4 zinta eta 3,09 metro.