San Agustin egunez ospatuko dituzte auzoko festak Aizpurutxon

Nerea Uranga 2022ko abu. 23a, 08:30

Datorren igandean San Agustin eguna ospatuko dute Aizpurutxo auzoan.

Datorren igandean auzoko jaiak ospatzeko meza eta bertso-bazkaria egingo dituzte Aizpurutxon.

Beste toki askotan bezalaxe, Aizpurutxo auzoan ere bi urteko etena izan dute San Agustin jaiek. Datorren igandean, abuztuaren 28an, da San Agustin eguna, eta xume bada ere festa giroa izango dute auzotarrek, bertso-bazkariarekin.

11:00etan, San Agustin eguneko meza izango da auzoko elizan. 14:00etan, berriz, bertso-bazkaria egingo dute Itziar jatetxean. Bazkalostean, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariak ariko dira kantuan. Dagoeneko, bazkarirako ia txartel guztiak salduta daudela azaldu dute Aizpurutxoko Itziar jatetxekoek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide